2013/06/07

Kaixo!!

Pasaden ean, Azpilkueta deituriko herri batean egon nintzen lanean, bertako ikastola txikian. Egun batean, inauterietan, herriko haur guztiak atera ziren etxez etxe dirua zein janaria biltzera. Horretarako, etxe guztietan abesti bera abesten zuten, eta nagusi batek instrumentu bitxi bat jotzen zuen. Eguna "Egun ttun ttuna" deitzen da, eta, hain zuzen ere, instrumentu bitxi horri zor dio izena.

Hemen dituzue argazkiak, eta baita ikasleek abestutako abestia ere (intrumenturik gabe). Bideoa ez dit ongi txertatzen uzten, beraz linka besterik ez dut jarriko. Eta amaitzeko jaiaren inguruko informazio pixka bat, slidesharen igotakoa.








*Nahiz eta beste izen batean igotakoa izan, nik igo dut, jada slidesharen kontua neukan eta aprobetxatu egin dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina